1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LEHENDAKARITZAKO, ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoak.
867/2011 Ebazpena, apirilaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, telefonista izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena. (2011ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 27koa).
María José Resano Juanicorena andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 867/2011 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, telefonista lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu arren, lanposturik lortu ez zuten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu zutenen zerrendak argitaratu ziren eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezarri zen. Hori dela eta, jakinarazten zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2011ko abenduaren 15ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1120426