1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
399/2011 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Garraioetako zuzendari nagusiak emana, errepideko garraio publikoan aritzeko behar den lanbide gaitasuna lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesten duena.
Garraioetako zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 56/2011 Ebazpenaren bidez, errepideko garraio publikoan -salgaiena nahiz bidaiariena- aritzeko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko deialdia onetsi zen. Gero, ebazpen hori irailaren 26ko 328/2011 Ebazpenaren bidez aldatu zen.
Behar diren probak eginda, horretarako izendatutako epaimahaiak azterketa gainditu duten izangaien zerrenda aurkeztu du, onetsia izan dadin. Beharrezkoa da, halaber, lanbide gaitasuna frogatzeko agiriak presta eta bana daitezela agintzea.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Errepideko garraio publikoan aritzeko gaitasun probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onestea. Zerrenda hori ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Garraio Zerbitzuari agintzea lanbide gaitasuna egiaztatzeko behar diren agiriak presta ditzala.
3. Adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Ebazpen hau Garraioen Ustiapenerako Atalari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2011ko abenduaren 1ean.-Garraioetako zuzendari nagusia, Berta Miranda Ordobás.
ERANSKINA
Gainditu dutenen behin betiko zerrenda - Salgaiak
Izen-deiturak:
AMMARI, MOHAMMED
ANDRES SANTOS, JOSÉ ANTONIO
ASENSIO OSES, KARLOS
BRAVO GARCIA, LUIS
CONSTENLA VÁZQUEZ, MANUEL ANGEL
CUTRIN OTERO, NICOLÁS
EL BAHJA, MOSTAFA
ENRÍQUEZ CRUZ, CARLOS MAURICIO
GARRO REDÍN, JOSÉ MARÍA
IGLESIAS FISTEUS, PATRICIA
IGOA COS, ANTONIO
LARUMBE ARRIBILLAGA, EDUARDO
LECEA LACUNZA, MIREN IOSUNE
MONZO BORONAT, ANTONIO
NUIN MORENO, DAVID
OLAGÜE ALBERRO, ENRIQUE
ORRADRE SAN MARTÍN, IGNACIO
OTEGUI LIZASO, URTZI
PADILLA VILLEN, JUAN
PÉREZ BLÁZQUEZ, DANIEL
PÉREZ HERNÁNDEZ, ARIEL
RUIZ ERICE, FABIOLA
SALAMOVIC, MUSTAFA
SOTO SERRANO, MARÍA CARMEN
VALLES IRISO, RAFAEL
Gainditu dutenen behin betiko zerrenda - Bidaiariak
Izen-deiturak:
ABADIA GARCÍA DE VICUÑA, MARÍA
ASENSIO OSÉS, KARLOS
AVELLANEDA RASPOSO, DIEGO LEANDRO
CHACHAI, ABDERRAHMAN
FONSECA SAN MIGUEL, BORJA
NIEVA NAVARRO, ANGEL
ORRADRE SAN MARTÍN, IGNACIO
RAMÍREZ PÉREZ, CUSTODIA
SÁNCHEZ GONZÁLEZ, ANTONIO LUIS
ZALDUENDO GURBINDO, NEREA
Iragarkiaren kodea: F1119656