249. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

278/2011 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, 2010-2011 ikasturtean hasierako lanbide kualifikazioko programak garatu dituzten ikastetxe eta entitate pribatuentzako diru-laguntzak osatzen dituzten kopuruak ordaintzeko baimena ematen duena.

Hezkuntza Departamentuaren esku dago lanbide hastapeneko programak (gaur egun, hasierako lanbide kualifikazioko programak) erregulatu eta sustatzea, otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Azaroaren 9ko 412/2010 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen 2010-2011 ikasturtean lanbide hastapeneko programak ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetan.

Martxoaren 9ko 91/2011 Ebazpenaren bidez, hasierako lanbide kualifikazioko 2011ko programetarako diru-laguntzaren modulu ekonomikoak onetsi ziren, eta 2011ko urtarriletik abuztura bitarteko diru-laguntzak eman. Epea bukaturik, ikastetxeek behar diren agiriak aurkeztu dituzte, aurkibidea, gastuen zerrenda eta fakturen fotokopiak barne.

Horrenbestez, departamentu honetako Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non hasierako lanbide kualifikazioko programen ezaugarri partikularrak kontuan izanda, bakoitzari dagozkion modulu ekonomikoen %15 ordaintzeko proposatzen baita.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxe eta entitate pribatuei 242.770,38 euro, martxoaren 9ko 91/2011 Ebazpenaren bidez baimendutako zenbatekoei dagozkienak, ordain diezaietela agintzea. Diru-kopuru hori 2010-2011 ikasturteko diru-laguntzak osatzeko izanen da (diru-laguntzen %15).

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, "Erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak" izeneko 410003 41140-4811-322E00 kontu-sailaren kargura (espediente zenbakia: 0040000130), 2011ko ekitaldiko aurrekontutik.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea ikastetxe interesdunei, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Adingabearen Babes eta Sustapenerako Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2011ko azaroaren 24an.-Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: F1119402