249. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2011-O-1333

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak ondoko datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiko Uraren Zerbitzua.

Xedea: presa bat eta haren instalazioak eraistea eta ibai-bazterrak egonkortzea.

Ibilgua: Ega ibaia.

Udalerria: Acedo-Mendaza (Nafarroa).

Eskatutako jarduketa da Acedoko presa, ubidea eta arrain-haztegia eraistea, ibai-bazterrak egonkortzea eta ingurua lehengoratzea paisaiaren aldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko azaroaren 14an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1119015