249. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2011-O-1338

Jesús Manuel Monreal Zudairek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jesús Manuel Monreal Zudaire.

Xedea: bi etxola eraikitzea.

Ibilgua: Odrón ibaia.

Alderdia: El Palomar.

Udalerria: Mues (Nafarroa).

Eskatutako jarduketa 2 etxola eraikitzea da, bakoitza 25 m²-ko azalerakoa, 2. poligonoko 82. eta 84. lurzatietan, Odrán ibaiaren ezkerraldean, ibaitik 40 bat metrora.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko urriaren 14an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1118886