249. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko burutzaren delegazioa

2011ko abenduaren 1ean, Iruñerriko Mankomunitateko buruak 359/2011 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

Mankomunitateko Estatutuen 21. artikuluaren arabera, Mankomunitateko buruak Batzorde Iraunkorraren edo bertako edozein partaideren esku uzten ahalko ditu eskumen generikoak.

Aipatu ordezkapena Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 1 eta 2. atalen 44. artikuluan jasotako baldintzekin bat etorri beharko da.

2011ko abenduaren 5etik 2011ko abenduaren 11a bitartean Mankomunitateko burua kanpoan izanen baita; Horren arabera,

EBATZI DUT:

1. Aipatu Erregelamenduaren 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, Mankomunitateko Estatutuen 21. artikuluari doakionez, Mankomunitateko buruari dagozkion eskumenak oro Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko kide Manuel Romero Pardo jaunaren esku uztea.

2. Delegazio honek indarra izanen du 2011ko abenduaren 5etik 2011ko abenduaren 11ra arte, bi egun horiek barne.

3. Delegazio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Iruñean, 2011ko abenduaren 1ean.-Mankomunitateko burua, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1119638