249. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Udal Plana. Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2011ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Urraulbeitiko Udal Plan Orokorra.

Planeamenduaren onespenak berez dakar lizentzien etendura, planeamenduaren xede diren lur eremuetan, determinazio berriek indarrean den hirigintzako araudiaren aldaketa dakartenean. Hasiera batean onetsitako Udal Planaren espedientean jasota dago ukitutako eremuei buruzko txostena.

Jendaurrean egonen da bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari jarraikiz. Epe horretan, espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Urraulgoitin, 2011ko urriaren 10ean.-Luis Castillo Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1119477