249. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2012ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten
zergen arauketa. Onespena

Udalbatzak, 2011ko azaroaren 29an egin osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:

Kontuan harturik 2012ko ekitaldirako zergen tasa eta tarifak mantentzea komeni dela, aipatu ekitaldirako Udalaren gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak eta herritarrek duten egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.

Kontuan harturik lurraren gaineko kontribuzioaren balorazio txosten berria 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko duela indarra eta horrek esan nahi duela landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren karga-tasak murriztu beharko direla (2011an %,080koa eta %,0,472koa izan baitziren, hurrenez hurren) eta %0,199ko tasa bakarra finkatuko dela 2011ko ekitaldian bildutakoaren antzeko kopurua biltzeko eta zergadunek, oro har, lurraren gaineko kontribuzio handiagoarik ez ordaintzeko.

Kontuan harturik Kontuen Batzordearen 2011ko azaroaren 22ko irizpena eta Kontu Hartzailetzaren aurreko txostenak.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.-Egungo indize-eskala mantentzea 2012rako jarduera ekonomikoen gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko.

BALIO EREMUAK

03HC-04HC

06CC-07CC

01HC-02HC-05CC-08AA-09AA-10AA-11UU

12II-13II-14OO-00DD

Indizeak

1?40

1?38

1?36

1?32

Bigarrena.-Karga-tasa hau onestea lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko 2012ko urtarrilaren 1etik aitzina.

-%0,199 urtean.

Hirugarrena.-Honako karga-tasa hauek mantentzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, 2012an:

-Zerga-oinarria = obra gauzatzeko aurrekontua.

-Aurrekontua 2.500 eurokoa edo hortik beheitikoa bada: %3,1.

-Aurrekontua 2.500 eurotik goitikoa bada: %5.

Laugarrena.-Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzea.

Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik hasita, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Bidezko jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2011ko abenduaren 2an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1119619