249. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

U.E. 2 borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2011ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Inter Cons Beltrán, S.L.k sustatua.

Aditzera ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluan ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Irunberrin, 2011ko azaroaren 30ean.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L1119463