249. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2011ko abuztuaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa plantilla organikoan, haren langile Raúl Malo Sanz eta Manuel Martínez Larrea direla-eta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Castejonen, 2011ko azaroaren 29an.-Jarduneko alkatea, Eusebio García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1119480