249. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Udal zergen karga-tasak behin betiko onestea, 2012ko ekitaldirako

Udalak, 2011ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal zergen karga-tasak 2012ko ekitaldirako.

Karga-tasa horiek jendaurrean egon dira 30 egunez eta ez da erreklamaziorik egon.

Ondorioz, Udal zergen karga-tasak behin betikoz onetsiak gelditu dira.

Beran, 2011ko abenduaren 1ean.-Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki

ERANSKINA

2012. urteko Udal zergen karga-tasak

1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioari %0,2ko karga-tasa eta Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioari, berriz, %0,80koa ezartzea.

2. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

Gehikuntza errealaren zenbatekoa finkatzeko, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren laukian agertzen diren gutxienen urteko portzentajeak aplikatzea.

Karga-tasa %10 izanen da.

3. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergari % 4,5eko karga-tasa ezartzea.

4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:

1,3 gutxieneko indizea aplikatzea.

Iragarkiaren kodea: L1119650