249. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

2012rako zerga-tasak

Barasoiango Udalak, 2011ko azaroaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen 2012ko karga-tasak onestea, gisa honetara:

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,4150.

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ): Nafarroako Gobernuak zehazten duena.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,4.

Gainbalioa (hirilurren balio igoeraren gaineko zerga):

-Karga-tasa: %12.

-Populazio-tarteak:

  • 5 urte bitarte: 2,3.
  • 10 urte bitarte: 2,2.
  • 15 urte bitarte: 2,1.
  • 20 urte bitarte: 2.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat, iragaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarriko da, eta ondoko errekurtsoak aurkezten ahalko dira erabakiaren aurka:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik aitzina.

Barasoainen, 2011ko azaroaren 22an.-Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1119476