249. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Madalen Otaño Torrecilla andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 10eko 1169/2011 Ebazpenaren aurka, hots, maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozesuaren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zuen ebazpenaren aurka. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 18ko 300/2011 Ebazpenaren bidez onetsi zen hautapen prozedura hori.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, maisu-maistren 2011ko oposizioan, Pedagogia Terapeutikoa (euskaraz) espezialitatearen lehiaketalditik eta oposizioalditik batutako zerrendan, Amaia Aguirre Elorriaga andrearen eta María Dolores Asurmendi Viaño andrearen artean, biak barne, dauden izangaiei dei egiten zaie, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkion alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (espedientearen zenbakia: 0004-ED02-2011-000051) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2011ko azaroaren 30ean.-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1119469