247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2323DGE/2011 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, indarrik gabe uzten duena Nafarroan ibilgailu elektrikoak sustatzeko 2011rako laguntzen deialdia.

Nafarroako Foru Komunitateari aplikatu beharreko aurrekontu-egonkortasunaren gaineko araudiarekin bat, Nafarroako Gobernuak, 2011ko irailaren 7an, 2011. ekitaldirako beste gastu-muga bat ezarri du, aurrekontu-egonkortasunaren helburua betetzen dela bermatzeko.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuari dagokionez, Nafarroako Gobernuaren erabaki hori aplikatu ahal izateko, beharrezkoa da laguntza deialdi batzuk ondoriorik gabe uztea.

Erabaki hau, beraz, aurrekontu-egonkortasunaren helburuak bete beharra dagoelako hartu da, eta deialdia onetsi zen unean aurreikusi ezinezko ohiz kanpoko egoera dagoelako.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea Nafarroan ibilgailu elektrikoak sustatzeko 2011rako laguntzen deialdia, 900.000 euroko gastu baimendua duena. Hori Enpresako zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 1210/2011 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. 156.406,29 euro murriztea aipatu deialdirako baimendutako gastua, honela banaturik:

-12.369,92 euro "Krisiaren aurkako neurriak 23. Nafarroan ibilgailu elektrikoak sustatzeko laguntzak" izeneko 810003-81140-7709-425200 kontu-sailetik.

-144.036,37 euro "Krisiaren aurkako neurriak 23. Nafarroan ibilgailu elektrikoak sustatzeko laguntzak. FEDER 2007-2013" izeneko 810003-81140-7709-425202 kontu-sailetik.

3. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2011ko azaroaren 30ean.-Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Jorge San Miguel Indurain.

Iragarkiaren kodea: F1119723