247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Jakinarazpen zedula. 48/2011 prozedura

Ana Isabel Abancens Izcue andreak, Donostiako Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Mikel Elcano Martin jaunak eskaturik, langileak eskatutako kontratuaren amaiera dela-eta, Excavaciones Fresneda, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu diren 578/2010 autoetan (48/2011 betearazpen-pieza), xedapen zatian hauxe dioen autoa eman da:

Xedapen zatia:

1.-Erabakitzen da behin betiko betearaztea 2010eko urriaren 8ko dekretua, Mikel Elcano Martinek (alderdi betearazlea) eskaturik Excavaciones Fresneda, S.L.ren aurka (betearazpenpeko alderdia).

2.-Betearazpena abiarazten da 2.127,80 euroko printzipala ordain dadin, gehi 425,56 euro interes eta kostuetarako, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

3.-Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, enpresa zordunaren langileen legezko ordezkaritzari eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, prozesuan ager daitezen, hala nahi badute (Lan Prozedurari buruzko Legearen 250. eta 23. artikuluak).

Betearazpenpekoak ebazpena aurkaratzeko duen bidea: lan arloko epaitegi honetan betearazpenaren kontrako idazkia aurkeztea, aurkaratzeko arrazoi guztiak azalduko dituena (prozesuko akatsak nahiz funtsezko arrazoiak), hamar egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita (PZLaren 556. artikulua eta hurrengoak). Idazki hori jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (PZLaren 556.2 artikulua).

Betearazleak ebazpena aurkaratzeko duen bidea: ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri (PZLaren 551.4 artikulua). Hala ere, betearazleak betearazpena partez ukatutzat jotzen badu, berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal du Bulegoan, epaileari zuzendua (PZLaren 552.2 artikulua), ebazpena jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean; ebazpenari zein arau-hauste egozten dion azaldu behar du (LPLaren 184.2 eta 185.1 artikuluak).

Errekurtsoa jartzeak ez du etenen errekurritutako ebazpena (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Eta Excavaciones Fresneda, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Donostian, 2011ko azaroaren 15ean.-Idazkari judiziala, Ana Isabel Abancens Izcue.

Iragarkiaren kodea: J1119684