247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 140/2011 prozedura

Bertilda Martínezek eskatuta, norberaren lan arazoak direla-eta, Gloria Socorro Rodríguez Avilaren, Carlos Molina Giraldoren eta Molina Giraldo C. y Rodríguez Avila G.ren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratzen ari den 140/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Eman bekie entzunaldia Soldatak Bermatzeko Funtsari eta alderdi betearazleari, atxikitzeko moduko ondasun gehiago izendatzeko aukera izan dezaten hamar eguneko epean. Ohartaraziko zaie, orobat, hala egin ezik behin-behineko kaudimengabeziaren autoa emanen dela betearazpen honetan.

Egin bekie alderdiei ebazpen honen legezko jakinarazpena, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela epaitegi honetako idazkaritzan, ebazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Bertilda Martínezek eskaturik, Gloria Socorro Rodríguez Avilaren, Carlos Molina Giraldoren eta Molina Giraldo C. y Rodríguez Avila G.ren aurka, eta betearazpena abiaraztea, 16.245,20 euroko printzipala ordain dezaten, gehi 974,71 euroko interesak eta 1.624,52 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egiten ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Eta Molina Giraldo C. y Rodríguez Avila G (SI)ri eta Carlos Molina Giraldo eta Gloria Socorro Rodríguez Avila jaun-andreei legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko azaroaren 16an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1118982