247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 29/2011 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Jonathan Uribe Bravok, Hamou El Quardik, Outalha Boutek, Mohamed Bourhiak, Hamid Bourammanek, Abdelouahad Mazighek, El Housain El Kayarik, Pedro Angel Sánchez Jiménezek eta Francisco Javier Rodríguezek eskaturik, Montajes Castejon, Sociedad Limitada enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000029/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Montajes Castejón Sociedad Limitadaren, erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorra 205.607,21 eurokoa da, interesak 12.336,43 eurokoak eta kostuak 20.560,72 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Behin ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketa hauek, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (LPLaren 186.1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko. Hori erabaki eta sinatzen dut. Idazkaria."

Eta Montajes Castejón Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko azaroaren 22an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1119182