247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1108/2011 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, 2011-2012 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frutak eta barazkiak banatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena.

Nekazaritzako merkatuen antolamendu bateratua sortu eta nekazaritzako zenbait produkturentzako berariazko xedapenak ezartzeko Kontseiluak urriaren 22an emandako 1234/2007 (EE) Erregelamenduaren 103. octies bis artikuluak ikastetxeetan fruta jateko plan bat ezartzen du.

2008ko azaroaren 19an, Kontseiluak ikastetxeetan ematen diren fruten eta barazkien gainean Europako Batzordeak sustaturiko plana onetsi zuen. Planaren helburua da gazteen artean elikadura-ohitura onak sustatzea, hainbat azterlanek erakusten baitute haurtzaroan hartzen diren ohiturak etorkizunean mantentzen direla.

Batzordearen apirilaren 7ko 288/2009 (EE) Erregelamenduak Kontseiluaren 1234/2007 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen ditu, ikastetxeetako haurrei frutak eta barazkiak, fruta eta barazki eraldatuak eta platano produktuak banatzeko laguntza komunitarioa emateari dagokionez, eskoletan fruta jateko planaren barnean. 288/2009 Erregelamendu horren 3. artikuluak ezartzen du laguntzan parte hartu eta eskoletan fruta jateko plana aplikatu nahi duten estatu kideek estrategia bat prestatu behar dutela, aurrekontua eta honako hauek zehaztuta: estatuko eta Batasuneko ekarpenak, iraupena, zein talderi zuzenduta dagoen, sar daitezkeen produktuak, esku hartzen duten alderdien ekarpena eta planaren eraginkortasuna bermatzeko beharrezkoak diren laguntza neurriak.

Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioak estrategia nazional bat prestatu du eta Batzordeari jakinarazi zaio. Plana aplikatzeko maila administratibo egokiena autonomia erkidegoena da, izan ere nekazaritzako, osasuneko eta hezkuntzako eskumenak autonomia erkidegoei transferituta daude eta, beraz, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Eskoletan Fruta Jateko Plana aplikatzea 2011-2012 ikasturterako. Dena den, nazio-agintari eskudunak koodinaziorako esparru bateratua eta adostua ezarriko du.

Osasun Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak parte hartu dute Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan fruta eta barazkiak banatzeko plana prestatzeko lanean, eta bai ikastetxeak bai planean parte hartuko duten haurren adina hautatu dituzte.

Ikastetxeetako haurrei frutak eta barazkiak banatzeko plana aplikatzearen kostua Europar Batasunak eta Nafarroako Foru Komunitateak erdi bana kofinantzatuko dute.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2011-2012 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frutak eta barazkiak banatzeko diru-laguntzen deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak eta eranskinak onestea. Arau horiek foru agindu honen I. eranskinean daude.

3. 137.000 euroko gastua baimentzea, 2012ko aurrekontuan 2011ko gastuen aurrekontuko "Eskolako umeei fruta emateko programa" izeneko 710001-71230-4700-414209 kontu-sailaren parekoa izanen den kontu-sailaren kargura, betiere kreditua egokia eta aski bada.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazpen egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute ebazpen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

6. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko azaroaren 30ean.-Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Guembe Cervera.

I. ERANSKINA

2011-2012 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frutak eta barazkiak banatzeko diru-laguntzen deialdiko oinarri arautzaileak

Lehena.-Xedea eta aplikazio eremua.

Ebazpen honen xedea da eskoletan fruta jateko planako oinarri arautzaileak eta 2011-2012 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frutak banatzeko laguntzen deialdia ezartzea.

Bigarrena.-Diruz laguntzen ahal diren jarduerak eta gastuak.

1. Ikastetxeetan fruta banatzeak baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Produktuak astean behin banatuko dira, ikasleek fruta, barazkiak eta/edo zukua astean hirutan jan ditzaten (horietatik gutxienez bitan alea osorik agertuko da), baldintza hauetan:

-Ale bakoitza 150 bat gramokoa izanen da. Errazioetan produktu bat baino gehiago izanez gero, hornitzaileak banakako errazioen identifikazioa emanen du.

Produktua azal eta guzti jan badaiteke, garbituta eta azal eta guzti jateko beharrezkoak diren baldintza higieniko-sanitarioak betez aurkeztuko da.

-Fruta zukuak izanez gero, errazioa 150 mililitro edo gramo ingurukoa izanen da. Fruta zukutzat jotzen dira abuztuaren 1eko 1050/2003 Errege Dekretuan ezarritako definizio eta ezaugarriekin bat heldu direnak. Dekretu horren bidez, gizakientzako zuku eta fruten eta era horretako beste produktu batzuen erregelamentazio tekniko-sanitarioa onetsi zen. Zukuak ez du azukre erantsirik, koipe erantsirik, gatz erantsirik edo edulkoratzaile erantsirik izanen.

b) Banatzen diren produktuak kalitate handikoak izanen dira beti, eta jateko behar bezain onduak egon beharko dute. Produktuak ez dira inoiz ere lurzoruaren gainean bilduta edukiko.

c) Hornitzaile baimenduek ikasturteko 20 eskola astetan banatuko dituzte produktuak, urrian, azaroan, otsailean, martxoan eta maiatzean, ikastetxearekin adostutako moduan. Beharrezkoa bada, eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren segimendu batzorde mistoak ikasturteko beste hilabete batzuetara egokitzen ahalko ditu banaketaren asteak.

d) Produktua banatzen den unean berean jan behar bada, banaketa ez da bazkariaren unean eginen.

e) Ikastetxeko koordinatzaileak atzera bota ditzake produktuak kalitate urrikoak direnean, eta horren berri Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuari emanen dio. Hornitzaleak eskatzen zaion baldintza hori ez betetzeagatik ez den beste arrazoi batengatik produktuak atzera botatzen badira, banatutzat joko dira entregatu diren kopuruak kontatzeko orduan.

f) Horniketa Haur Hezkuntzako 2. zikloko (3-6 urte) 9.000ren bat ikaslerentzat eginen da, Hezkuntza Departamentuak planean parte hartzeko hautatutako 110 ikastetxeetakoak, II. eranskinean agertzen den informazioaren arabera.

g) Planari atxikitako ikastetxeetako ikasleek bakarrik kontsumituko dituzte produktuak eskola eremuan, eta ezin izanen dira erabili ikastetxeko bazkariak prestatzeko.

2. Hauek dira diruz laguntzen ahal diren kostuak (Balio Erantsiaren gaineko Zerga kontuan hartu gabe):

a) Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta jateko planean sartuta egonik, ikastetxean banatzen diren fruta eta barazkien kostuak, fruta eta barazki eraldatuenak eta platano produktuenak.

b) Antzeko kostuak, hots, Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta jateko planaren aplikazioarekin lotura zuzena dutenak; honako hauek, alegia:

-Tresneriaren erosketa, alokairu edo finantza-errentamenduaren kostua, Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta jateko planean aurreikusita badaude.

-Jarraipenaren eta ebaluazioaren kostua, Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta jateko planarekin lotura zuzena duena.

-Komunikazio kostua, Batzordearen apirilaren 7ko 288/2009 (EE) Erregelamenduaren 1. ataleko 14. artikuluan jasotzen den kartelarena barne. Kostu horiek ezingo dira finantzatu Europako beste laguntza mota batzuekin.

Eskoletan fruta jateko planaren produktuak garraiatzeko kostua eta banatzeko kostua bereizita fakturatzen badira, kostu horiek produktuen kostuen %3koak izanen dira, gehienez ere.

3. Tresneriaren erosketa, alokairu edo finantza-errentamenduaren kostua eta komunikazio kostua, guztira, zenbateko finko bat izanen da eta muga bat izanen du, Europar Batasunak Nafarroako Foru Komunitateari emandako laguntzaren %5ekoa, gehienez ere.

4. Ebaluazioa egiten den urtean, tresneriaren erosketa, alokairu edo finantza-errentamenduaren kostua eta jarraipenaren eta ebaluazioaren kostua Europar Batasunak Nafarroako Foru Komunitateari emandako laguntzaren %10ekoa izanen da, gehienez ere.

Hirugarrena.-Eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren segimendu batzorde mistoa.

1. Eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren segimendu batzorde mistoa eratzen da. Batzordeburua Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria izanen da, edo hark eskuordetzen duena, eta batzordekideak ordezkari hauek:

a) Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren aldetik: Merkatuen Erregulaziorako Ataleko burua eta Fruta eta Barazki Ekoizleen Erakundeentzako Laguntzen Bulegoko burua (idazkari lanetan arituko dena).

b) Hekuntza Departamentuaren aldetik: Hobekuntza Planen eta Berrikuntza Programen Ataleko burua eta Berrikuntza Programen Bulegoko burua.

c) Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuaren aldetik: Osasun Sustapenaren Ataleko burua eta atal horretako teknikari bat.

Edonola ere, batzordeak gai zehatzei buruzko adituei parte har dezaten eskatu ahal izanen die.

2. Bartzordeak eskoletan fruta eta barazkiak jateko plana behar bezala gara dadin zaintzea izanen du helburu. Horretarako, eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

a) Planaren jarraibide orokorrak ezartzea.

b) Planaren estrategiari lotutako datuak prestatu eta berrikustea, Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruneetako Ministeriora bidaltzeko.

c) Jardueren jarraipena egitea eta, hala badagokio, araudiak eskatzen dituen txostenak eta ebaluazioak egitea.

d) Egokitzapenen edo aldaketa edo gorabeheren berri ematea.

e) Planeko hornitzaile baimendua izateko eskaerak ebaluatzea.

Laugarrena.-Onuradunak eta betebeharrak.

1. 2011-2012 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan fruta banatzeko baimenduta dauden hornitzaileak diru-laguntza hauen onuradun izanen dira.

2. Onuraduna izateko, entitateak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu.

Bosgarrena.-Hornitzaile gisa baimentzeko prozedura eta eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa.

1. Hornitzaile baimendu gisa laguntza hauek jaso nahi duten interesdunek eskabidea aurkeztu beharko dute Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuan, departamentu horretako erregistroan (González Tablas kalea, 9 - Iruña) edo horren mendeko nekazaritza bulegoetan. Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietan aurkezten ahal dira. Telematika bidez ere aurkeztu ahalko dira eskabideak Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren bitartez.

2. Eskaerak aurkezteko epea 7 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau argitaratzen denetik hasita.

3. Eskabideak Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari zuzenduko zaizkio, eta oinarri arautzaile hauen III. eranskinean ageri den informazioa behintzat azaldu beharko dute. Eskabideak Nafarroako Gobernuko Interneteko atariko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal dira (www.navarra.es).

4. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

-Ibilgailuen titulartasuna frogatzen duten agiriak.

-2011-2012 ikasturterako banaketa planaren proposamena, ondokoak zehaztuta:

-Banaketaren egutegia.

-Horniketaren ezaugarriak, 2. oinarriko baldintzekin bat.

-Planean aurreikusten denaren arabera banatuko diren produktuen laburpena, honako hauek adieraziz: produktu mota, kalitatea, barietatea, jatorria edo nondik heldu diren, eta aurkezteko modua.

-Horniketa egiteko dauzkan baliabide materialak eta giza baliabideak, zehatz.

Seigarrena.-Diru-laguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Deialdi honen xedeko diru-laguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira, eta lehenetsiko da Nafarroan eta ekoizle nafarrek (nekazaritzako elkartekoek edo elkartzeko bestelako formuletakoek) produzitutako fruta eta barazkiak banatzea.

2. Hornitzaile baimendu gisa aritzeko baimena emanen zaio baremo honen arabera puntuazio handiena lortzen duen eskatzaileari:

a) Fruta eta barazki ekoizleen erakunde onartua izatea (4,5 puntu).

b) Sozietatearen helbidea Nafarroan izatea (3,5 puntu).

c) Produktuak bere ibilgailuekin banatzea (2 puntu).

Eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren segimendu batzorde mistoak ebaluatuko ditu eskaerak.

Berdinketa izanez gero, hezkuntza eta osasun ikuspegitik kalitate handienekoa, osatuena eta askotarikoena den planari dagokion banaketa planaren proposamenari esleituko zaio. Horrez gain, beste ezaugarri batzuk hartuko dira kontuan, besteak beste: produktuen jatorria, kalitatea eta aurkezteko modua.

Zazpigarrena.-Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaerak harturik, hirugarren eta laugarren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten egiaztatuko da. Agiri guztiak ez badaude, hamar egun naturaleko epean zuzen ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, zeina jakinaraziko baitzaio.

2. Eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren segimendu batzorde mistoak eskaerak ebaluatu ondoren, Nekazaritza Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du interesduna 2011-2012 ikasturterako hornitzaile baimendu gisa onartzeari buruz, eta espresuki jakinaraziko da zein eskaera ezetsi diren.

4. Prozeduraren gainean ebazteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, eskaera osorik aurkezten denetik hasita. Epea ebazpenik espresuki eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

Zortzigarrena.-Laguntza eskatzailearen konpromisoak.

1. Hornitzaile baimendua izateko, hurrengo ataletan zehaztutakoari buruzko konpromiso idatzia hartu beharko du eskatzaileak:

a) Eskoletan frutak jateko planaren babesean finantzatu diren produktuak planari atxikitako ikastetxeetako haurrek jateko izatea.

b) Kasua bada, laguntza erabiltzea eskoletan fruta jateko planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko, edo komunikaziorako.

c) Behar ez bezala ordaindutako laguntzen zenbatekoa itzultzea, baldin eta egiaztatzen bada produktuak ez zaizkiela eman planari atxikitako ikastetxeetako haurrei, edo Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta jateko planaren barruan diruz laguntzekoak ez diren produktuetarako ordaindu bada laguntza.

d) Iruzur edo axolagabekeria larria izaten bada, hasiera batean ordaindutako zenbatekoaren eta eskatzaileak jasotzeko eskubidea duen zenbatekoaren arteko diferentzia ordaintzea.

e) Frogagiriak agintariza eskudunei ematea, eskatzen dituztenean.

f) Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak, Hezkuntza Departamentuak edo Osasun Departamentuak ezarritako edozein kontrol neurri onartzea, bereziki erregistroak egiaztatzeari eta ikuskatze fisikoari dagokienez.

g) Ikastetxeen izen eta helbideen erregistroa izatea, baita ikastetxe horiei banatutako produktuen izaerarena eta kopuruena ere.

Bederatzigarrena.-Laguntzaren onuradunaren betebeharrak.

Onuradunak betebehar hauek izanen ditu:

a) Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuari erakustea beharkizunak eta baldintzak betetzen dituela; orobat, hari frogatzea diru-laguntza emateko arrazoi izan den jarduera egin duela, eta helburua bete dela.

b) Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak, Hezkuntza Departamentuak edo Osasun Departamentuak egin beharreko egiaztatze lanak onartzea, baita Espainiako nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egiten ahal dituzten egiaztapenak eta finantza kontrolak ere, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

c) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

d) Gutxienez ere A-3 neurriko kartel bat (zentimetro bateko letrekin edo handiagoekin) ematea planari lotutako ikastetxeei, haiek ageriko toki batean eta sarrera nagusian jar dezaten. Kartel horrek Europar Batasunaren eta Nafarroaren ikurrak izanen ditu, "Eskoletan fruta jateko plana" titulua, eta esaldi hau gutxienez: "Gure ikastetxeak eskoletan fruta jateko planean parte hartzen du, Europar Batasunak eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundurik".

e) Orobat, banatu den fruta kopurua frogatzen duen dokumentuaren kopia bat utzi beharko da ikastetxeetan, fruta hartzaileak baitira, zer produktu noiz banatu den adierazita.

Hamargarrena.-Ordainketaren eskaera eta diru-laguntzaren helburua lortu dela frogatzeko modua.

1. Laguntzaren eskatzailea 2011-2012 ikasturterako hornitzaile baimendua izanen da. Eskabideak Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari zuzenduko zaizkio, eta oinarri arautzaile hauen IV. eranskinean ageri den informazioa behintzat azaldu beharko dute.

2. Ordaintzeko eskaera aurkeztuko da, 5 hilabeterako gehienez eta hilabeterako gutxienez.

3. Ezinbesteko kasuetan izan ezik, laguntza ordaintzeko eskaerek balioa izatea nahi bada, beranduenez, eskaeraren xedeko aldia bukatu eta hurrengo hirugarren hilabeteko azken egunean aurkeztu beharko dira. Eskaera bakoitzak, gutxienez, IV. eranskinean agertzen den informazioa bilduko du, eta zein banaketa aldiri buruzkoak diren, hari dagozkion frogagiriak erantsiko zaizkio.

4. Laguntza eskaerarekin batera, produktuak, haien kopurua, aurkezpen-formatuak eta ikasturtean sortu diren oharrak edo gorabeherak aurkeztuko dira, hornitutako ikastetxe bakoitzaren arabera sailkatuta.

5. Laguntzaren eskabidean adierazitako zenbatekoak frogagirien bidez justifikatu beharko dira, banatutako produktu bakoitzaren prezioa zein bere aldetik haietan adierazita.

6. Batez besteko kostua, gehienez, 0,50 eurokoa izanen da, errazioko, 2011-2012 ikasturterako eskaera guztiak kontuan hartuta.

Hamaikagarrena.-Ordaintzeko modua eta epeak.

1. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ordainduko du laguntza hiru hilabeteko epean, eskaera behar bezala beteta eta baliozkotuta aurkeztu eta biharamunetik hasita.

2. Ordainketaren eskaera aurkezteko epea bi hilabete baino gutxiago atzeratzen bada, laguntza murrizketa hauekin ordainduko da:

-%5, atzerapena hilabetekoa edo hilabetetik beherakoa bada.

-%10, atzerapena hilabetetik gorakoa eta bi hilabetetik beherakoa bada.

3. Ezarritako epea bi hilabete atzeratuz gero, atzerapen egun bakoitzeko %1 murriztuko da laguntza.

Hamabigarrena.-Diru-laguntzaren bateragarritasuna.

Diru-laguntza bateraezina da jarduera bererako jasotzen ahal diren beste diru-laguntzekin.

Hamahirugarrena.-Kontrolak eta zehapenak.

1. Kontrol administratiboak eta tokian berean eginen dira kontrolak, Batzordearen 288/2009 (EE) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta. Kontrolak egiten ahalko dituzte bai Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko langileek, bai Hezkuntza Departamentukoek, bai Osasun Departamentukoek.

Laguntza eskaeren guztiei kontrol administratiboak eginen zaizkie eta, bereziki, diruz lagundutako kostuen frogagiriak egiaztatuko dira. Kontrol administratiboak tokian berean egindako kontrol fisikoekin osatuko dira.

2. Eskatzaileak oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak dagoeneko betetzen ez dituela edo Batzordearen 288/2009 (EE) Erregelamenduaren ondoriozko beste edozein baldintza betetzen ez duela egiaztatzen bada, baimena hilabetetik hamabi hilabetera utziko da bertan behera edo kendu eginen da, arau-haustearen larritasunaren arabera.

3. Bidegabeki jasotako diru-kopuruak errekuperatzeko, Batzordearen 1122/2009 (EE) Erregelamenduaren 80. artikuluaren 1., 2. eta 3. idatz-zatiak aplikatuko dira.

4. Eskatzaileari egozten ahal zaion iruzur edo axolagabekeria larria bada, eskatzaileak, bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzultzeaz gain, hasiera batean ordaindutako zenbatekoaren eta eskatzaileak jasotzeko eskubidea duen zenbatekoaren arteko diferentzia ordainduko du.

5. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura emandako diru-laguntzaren zatiaren araubide juridiko orokorraren erregulazioari dagokionez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko da. Lege hori Europar Batasuneko funtsen kontura finantzatutako diru-laguntzei zuzenean aplikatzen zaizkien arauen osagarri izanen da.

Foru agindu honetan eskatutako betebeharrak eta hartutako konpromisoak bete ezean, diru-laguntza itzuli egin beharko da, eta litekeena da zehapenak ezartzea.

Diru-itzultzeen, arau-hausteen eta zehapenen arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Hamalaugarrena.-Publizitatea.

Ebazpen honen babesean ematen diren diru-laguntzak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea garatzen duten arauetan xedaturikoarekin bat argitaratuko dira, Nafarroako Gobernuaren atariko zerbitzuen katalogoan.

II. ERANSKINA

2011-2012 ikasturterako planean parte hartzen duten ikastetxeen zerrenda

ESKUALDEA

HERRIA

IKASTETXEAREN IZENA

IKASLE KOPURUA

IRUÑERRIA

Iruña

Cardenal Larraona HLII

154

Iruña

Esclavas Sg. Corazón HLII

151

Iruña

San Cernin HLII

318

Iruña

Sg. Corazón Pamplona HLII

239

Iruña

Sta. Catalina Laboure HLII

74

Añorbe

Añorbe HLHIP

22

Barañain

Alaiz Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

96

Barañain

Eultza HLHIP

101

Beriain

Beriain HLHIP

132

Berriozar

Mendialdea I (gaztelaniaz) HLHIP

179

Berriozar

Mendialdea II (euskaraz) HLHIP

152

Burlata

Hilarión Eslava HLHIP

136

Burlata

Ermitaberri Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

143

Elo

Santa Bárbara-Monreal HLHIP

13

Mutiloabeiti

San Pedro HLHIP

115

Iruña

Amaiur Ikastola HLHIP

120

Iruña

Azpilagaña HLHIP

130

Iruña

Buztintxuri HLHIP

229

Iruña

Ermitagaña HLHIP

120

Iruña

García Galdeano HLHIP

45

Iruña

Iturrama HLHIP

67

Iruña

José M.ª de Huarte HLHIP

70

Iruña

Bernart Etxepare HLHIP

152

Iruña

Patxi Larraintzar HLHIP

274

Iruña

Rochapea HLHIP

130

Iruña

Sanduzelai HLHIP

117

Iruña

San Jorge I HLHIP

184

Iruña

San Juan de la Cadena HLHIP

126

Iruña

San Francisco HLE

126

Sarriguren

Sarriguren HLHIP

229

Atarrabia

Atargi HLHko Ikastetxe Publikoa

121

Zizur Nagusia

Catalina de Foix HLHIP

191

TUTERA

Tutera

Anunciata HLII

198

Ablitas

San Babil HLHIP

75

Arguedas

Sancho Ramírez HLHIP

65

Buñuel

Sta. Ana Buñuel HLHIP

53

Cortes

Cerro de la Cruz HLHIP

86

Ribaforada

San Bartolomé Ribaforada HLHIP

103

Tutera

Elvira España HLHIP

150

Tutera

Griseras HLHIP

134

Tutera

Monte San Julian HLHIP

108

Tutera

Virgen de la Cabeza HLHIP

53

Valtierra

Felix Zapatero HLHIP

78

ERRIBERAGOIENA

Lodosa

La Milagrosa HLII

44

Lodosa

Lodosa Ibaialde IK

25

Andosilla

Virgen de la Cerca HLHIP

94

Azagra

Francisco Arbeloa HLHIP

110

Caparroso

Virgen del Soto HLHIP

76

Cárcar

Virgen de Gracia HLHIP

23

Faltzes

Doña Álvara Álvarez HLHIP

63

Fitero

Juan de Palafox HLHIP

58

Lodosa

Ángel M. Baigorri HLHIP

78

San Adrián

Alfonso X el Sabio HLHIP

195

Santakara

Nuestra Señora de la Asunción HLHIP

17

Arrada

Ximénez de Rada HLHIP

12

Castejón

Dos de Mayo HLHIP

184

Milagro

Nuestra Señora del Patrocinio-Milagro HLHIP

117

NAFARROAKO ERDIALDEA

Tafalla

San José HI

133

Tafalla

Garcés de los Fayos Ikastola

101

Zangoza

Zangotzako Ikastola

21

Oibar

G. V. Casamayor HLHIP

14

Allo

La Cruz HLHIP

24

Artaxoa

Urraca Reina HLHIP

55

Barasoain

Martín de Azpilcueta HLHIP

47

Zarrakaztelu

Virgen de la Oliva HLHIP

54

Kaseda

Fco. J. Sáenz de Oiza HLHIP

14

Larraga

Larragako San Miguel HLHIP

78

Lerin

Doña Blanca Navarra HLHIP

37

Pitillas

Pitillas HLHIP

8

Zare

San Nicolas HLHIP

5

NAFARROAKO IPAR-MENDEBALDEA

Bera

Labiaga Ikastola

50

Elizondo

Baztan Ikastola

63

Almandoz

Almandoz HLHIP

3

Amaiur

Amaiur/Maya HLHIP

14

Arantza

Arantza HLHIP

13

Areso

Areso HLHIP

8

Arizkun

Arizkun HLHIP

16

Arraioz

Arraioz HLHIP

7

Azpilkueta

Azpilkueta HLHIP

2

Bera

Ricardo Baroja Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

74

Betelu

Araxes Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

31

Doneztebe

San Migel Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

119

Elizondo

San Francisco Javier HLHIP

86

Erratzu

Erratzu HLHIP

7

Gartzain

HLHIP

3

Goizueta

Andres Narbarte Xalto HLE

23

Irurita

Irurita HLHIP

21

Larraintzar

Obispo Irurita HLE

61

Leitza

Erleta HLE. Leitza

102

Lesaka

Irain HLE Lesaka

58

Mugairi

Oronoz Mugairi HLHIP

18

Sunbilla

Sunbilla HLHIP

25

Ziga

Ziga HLHIP

4

Zugarramurdi

Urdazubi-Zugarramurdi HLHIP

16

SAKANA

Altsasu

Zelandi HLHko Ikastetxe Publikoa

157

Etxarri Aranatz

San Donato Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

69

Irurtzun

Atakondoa HLE

125

Iturmendi

Arrano Beltza HLE

4

Jauntsarats

Ohianzabal HLE

34

Lakuntza

Luis Fuentes HLE

57

Uharte-Arakil

San Miguel HLE Uharte-Arakil

12

LIZARRALDEA

Aiegi

Mater Dei HLII

132

Viana

Viana Erentzun IK

36

Deikaztelu

Virgen de Nievas Dicastillo HLHIP

14

Lizarra

Remontival HLHIP

219

Los Arcos

Sta. María Los Arcos HLHIP

34

Viana

Ricardo Campano HLHIP

95

Villatuerta

San Veremundo HLHIP

38

PIRINIOAK

Erronkari

Julián Gayarre HLE

26

Urrotz-Hiria

Urroz HLHIP

16

Ikasle kopuruari buruz taulan agertzen diren datuak 2011ko ekainaren amaieran egindako aurreikuspenak dira. Ikasturtearen hasieran aldaketa txikiak izan daitezke eta, halakorik izanez gero, haien berri emanen da eta kontuan hartuko dira.

III. ERANSKINA

Laguntza eskatzaileak baimentzeko eskaeraren gutxieneko edukiera

Eskatzailearen izena edo sozietatearen izena:

IFZ

Eskatzaile mota (288/2009 Erreg. 6.2 art.)

Telefonoa

Faxa:

Helbide elektronikoa

Sozietatearen helbidea

Herria

Probintzia

Posta kodea

Ordezkariaren izena

IFZ

Ordezkaria gisa honetan ari da (1):

Honako honetarako konpromisoa hartzen duela adierazten du:

1. Batzordearen apirilaren 7ko 288/2009 (EE) Erregelamenduaren edo horren parekoaren arabera, eskoletan fruta jateko planaren bidez finantzatutako produktuak laguntzaren xedeko ikastetxeko edo ikastetxeetako ikasleentzat izatea.

2. Eskoletan fruta jateko planaren jarraipen eta ebaluaziorako erabiltzea laguntza, Batzordearen apirilaren 7ko 288/2009 (EE) Erregelamenduaren arabera, edo komunikaziorako.

3. Behar ez bezala ordaindutako laguntzak itzultzea, beharrezkoak diren kopuruak, baldin eta egiaztatzen bada produktuak ez zaizkiela eman haurrei ebazpen honen oinarri arautzaileetan ezarritako moduan, edo oinarri horien arabera diruz laguntzekoak ez diren produktuetarako ordaindu bada laguntza.

4. Iruzur edo axolagabekeria larria izaten bada, hasiera batean ordaindutako zenbatekoaren eta eskatzaileak jasotzeko eskubidea duen zenbatekoaren arteko diferentzia ordaintzea.

5. Frogagiriak agintariza eskudunei ematea, eskatzen dituztenean.

6. Agintaritza eskudunak ezarritako edozein kontrol neurri onartzea, bereziki erregistroak egiaztatu nahi dituztenean eta ikuskapena tokian bertan egin nahi dutenean.

7. Ikastetxeen edo, hala behar denean, hezkuntzako agintaritzen izenen eta helbideen erregistroa izatea, baita banatutako produktuen izaerarena eta kopuruena ere.

ESKATZEN DU:

Eskoletan ikasleek fruta jateko planean laguntza eskatzaile gisa parte hartzeko baimena eman dakiola.

.................(e)n, 20......(e)ko .............aren ..............(e)an.

(1) .........................................:

Sin.:

1 Presidentea, zuzendari-kudeatzailea, etab.

IV. ERANSKINA

Laguntza ordainketaren eskaeraren gutxieneko edukia

Eskatzailearen izena edo sozietatearen izena:

IFZ/IFK

Eskatzaile mota (288/2009 Erreg. 6.2 art.)

Telefonoa

Faxa:

Helbide elektronikoa

Sozietatearen helbidea

Herria

Probintzia

Posta kodea

Ordezkariaren izena

IFZ

Ordezkaria gisa honetan ari da (1):

AZALTZEN DU:

1. Ikastetxeetan frutak eta barazkiak banatzeko baimena jaso duela, Nekazaritza eta Abeltzaintzakko zuzendari nagusiaren .................... (e)ko ............. Ebazpenaren bidez, ............ ikasturterako.

2. Entitate eskatzaileak foru agindu honetan eta 1234/2007 eta 288/2009 (EE) Erregelamenduetan ezarritakoa uneoro errespetatu duela.

ESKATZEN DU:

20.....(e)ko ........ aren ......(e)tik 20.....(e)ko ...........aren .......(e)ra (biak barne) bitarteko eperako, ondotik adierazitako laguntza ordain diezaiotela:

Eskatutako zenbatekoa (eurotan).

-Komunikazio gastuengatik: .....................

-Ikastetxeetan fruta banatzeko gastuengatik: .................

-Tresneria gastuengatik: ....................

-Garraio eta banaketa kostuengatik: ..................

Bankuko kontuaren identifikazio datuak

Entitatea:

BKK

1. Ikastetxeetan banatu diren fruten eta barazkien kopurua, fruta eta barazki eraldatuena eta platano produktuena.

Ikastetxearen izena:

Ikastetxearen helbidea edo identifikazio zenbakia:

Hornitzen diren ikasle kopurua:

Banatutako produktua:

Kantitatea (kg/ml)

Tresneriaren kostua:

Jarraipen eta ebaluazio kostuak:

Komunikazio kostua:

Garraio eta banaketa kostua

Guztirakoak:

2. Banaketak frogatzeko agiriak eta ordaindutako fakturak edo frogagiriak.

Dokumentua

Identifikazio zenbakia

Kontzeptua

Kopurua

(kg edo ml)

Unitateko zenbatekoa (eurotan/kg edo ml)

Zenbatekoa (eurotan)

Ordena zk.

Izena

.................(e)n, 20......(e)ko .............aren ..............(e)an.

(2) .........................................:

Sin.:

2 Presidentea, zuzendari-kudeatzailea, etab.

Iragarkiaren kodea: F1119624