247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 748/2011 banakako kaleratze objektiboa

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Rubén Yáñez Estebanek, Martín Pascal Rosek, Liliana Quintero Plugarinek, Luisa Fernanda Arcila Hincapiek eta Soldatak Bermatzeko Funtsak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Juango Olza-Los Arcos Gil, sozietate irregularraren, Ángel Juango Olzaren eta Yolanda Los Arcos Gilen aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 748/2011 prozeduran, honako xedapen zatia duen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedatzen dut:

748/2011 prozeduraren barnean 2011ko azaroaren 10ean emandako epaian dagoen akatsa zuzentzea. Honela idatzita geratuko da haren epaitza:

Osorik baiesten dut Rubén Yáñez Esteban, Martín Pascal Ros, Liliana Quintero Plugarin eta Luisa Fernanda Arcila Hincapie jaun-andreek Juango Olza-Los Arcos Gil, sozietate irregularraren, Ángel Juango Olzaren, Yolanda Los Arcos Gilen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda; horrenbestez, deklaratzen dut deuseza dela enpresa demandatuak auzi-jartzaileari egindako kaleratzea, hots, 2011ko uztailaren 31tik aurrerako ondorioak izan zituena. Hori horrela, enpresa demandatua kondenatzen dut demandatzaileak kaleratu aurretik zituzten lanpostu eta lan baldintza berekin berriz onartzera eta tramitazioaldiko soldatak ordaintzera, kaleratzearen biharamunetik hasita eta lagileak berriro hartu arte (bi egun horiek barne), honela: Rubén Yáñez Esteban jaunari, 53,33 euro eguneko; Martín Pascal Ros jaunari, 53,34 euro eguneko; Liliana Quintero Plugarin andreari, 51,77 euro eguneko; eta Luisa Fernanda Arcila Hincapie andreari, 53,10 euro eguneko. Era berean, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileak Gizarte Segurantzan alta emanda edukitzera, soldata horiei dagokien aldian.

Era berean, aurreabisua dela-eta, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileetako bakoitzari diru-kopuru hauek ordaintzera: Rubén Yánez jaunari, 1.600,16 euro; Martín Pascal jaunari, 1.600,26 euro; Liliana Quintero andreari, 1.593,34 euro; eta Luisa F. Arcila andreari, 1.593,21 euro, diru-kopuru horiek baitira hilabete bateko soldatari dagozkionak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri erregutze-errekurtsoa izan ezik, eta epea berriz ere kontatuko dela ebazpen hau alderdiei jakinarazten zaienetik aitzina.

Beraz, auto honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Juango Olza-Los Arcos Gil, sozietate irregularrari, Angel Juango Olzari eta Yolanda Los Arcos Gili legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko azaroaren 18an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1118924