247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 1679/2011 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 1679/2010 falta-judizioa bideratzen ari dela, lesio eta mehatxuengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

463/2011 epaia. Iruñean, 2011ko urriaren 10ean.

Raquel Brocal Amador andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. epaitegiko epaile magistratuak, erregearen izenean, lesio-falta baten ondoriozko auzia aztertu du Carlos Lizari Goñi jaunaren kontrako ahozko eta jendaurreko 0001679/2011 falta-judizioan. Bertan parte hartu dute judizioaren aktan agertzen diren alderdiek.

Epaitza:

Carlos Lizari Goñi absolbitu egiten dut jarduketa hauek eragin dituzten egitateetatik. Prozesuko kostuak ofizioz ordainduko dira.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza eginen da abiaburuko auzian.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi interesdunei, eta aditzera eman biezaie, haren aurka, apelazio errekurtsoa, Iruñeko Probintzia Auzitegiari zuzendua, jartzen ahal dela epaitegi honetan, jakinarazpenetik bost eguneko epean. Horrela erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Carlos Lizari Goñiri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko azaroaren 23an.-Epaile magistratua, Mari Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1119104