247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 2538/2011 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan 2538/2010 falta-judizioa bideratzen ari dela, lesioengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

542/2011 epaia. Iruñean, 2011ko azaroaren 20an.

Mari Paz Benito Oses andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, lesio-falta baten ondoriozko auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 2538/2011 falta-judizioan. Bertan parte hartu dute, batetik, Fiskaltzak, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzaileak, Daniel Huarte Benitok, eta salatuak, Mohamed Abara Azharek. Azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren.

Epaitza:

Mohamed Abara Azhar kondenatzen dut, lesio falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, 50 eguneko isuna ordaintzera, egunero 8 euroko kuota, guztira 400 euro, hain zuzen, gehi kostuak.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki, dagokion espetxean.

Erantzukizun zibila dela eta, Daniel Huarte Benitori 500 euroko kalte-ordaina eman beharko dio eragindako lesioengatik.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi ondoko bost eguneko epean, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Mohamed Abara Azhari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko azaroaren 21ean.-Epaile magistratua, Mari Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1118962