247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 2931/2011 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 2931/2011 falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

535/2011 epaia. Iruñean, 2011ko azaroaren 20an.

Nik, Mari Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta bat dela-eta bideratu diren 2931/2011 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, José María González Martínez de Osaba, María del Carmen Amaya Salazar, Susana Martínez Sánchez, María Jiménez Valdés eta Fernando Dual Jiménez; horietako bakar bat ere ez da agertu, legezko zitazioa egin bazaie ere. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

María del Carmen Amaya Salazar, Susana Martínez Sánchez, María Jiménez Valdés eta Fernando Dual Jiménez absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatu zitzaien faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta María del Carmen Amaya Salazarri, Susana Martínez Sánchezi, María Jiménez Valdési eta Fernando Dual Jiménezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko azaroaren 21ean.-Epaile magistratua, Mari Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1118957