247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 458/2011 hitzezko judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia. Iruñean, 2011ko azaroaren 17an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 458/2011 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Francisco Garralda Yoldi jaunak sustatu du, Elena Maturen Miguel prokuradore andreak ordezkatuta eta María Victoria Garralda Arizcun legelari andreak lagunduta, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Marco Patricio Puca Manobanda jaunaren aurka (auzi-ihesean deklaratua) eta Segurcaixa Sociedad Anónima de seguros y reasegurosen aurka, zeina María Teresa Igea Larrayoz prokuradore andreak ordezkatuta eta Rosa Espinado Escalada legelari andreak lagunduta baitago.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Elena Maturen Miguel prokuradore andreak Francisco Javier Garralda Yoldi jauna ordezkatuz jarritako demanda, Marco Patricio Puca Manobanda jaunaren aurka (auzi-ihesean deklaratua) eta Segurcaixa Sociedad Anónima de seguros y reasegurosen aurka, zeina Teresa Igea Larrayoz prokuradore andreak ordezkatuta baitago, eta, horrenbestez, demandatuak solidarioki kondenatzen ditut salatzaileei zortziehun eta hemeretzi euro eta berrogeita hamabi zentimo (819,52) ordaintzera; demandatutako aseguru etxeak Aseguru Kontratuei buruzko Legearen 20. artikuluan ezarritako interesak ordaindu beharko ditu ezbeharraren egunetik, eta, gainera, prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen ditut berariaz demandatuak.

Ebazpen honen aurka, apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da, hura jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den inpugnazioa, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Eta Marco Patricio Puca Manobandari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko azaroaren 23an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1119151