247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 444/2011-D hipoteka-betearazpena

Mónica Pérez Orozcok, idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan hipoteka-betearazpeneko 444/2011-D autoak bideratzen ari dira. Caja rural de Navarra, Sociedad Cooperativa de Créditok sustatu ditu, Leache prokuradore jauna ordezkari duela, José M.ª Sánchez de Carlos jaunaren aurka, Francisco Sánchez García jaunaren aurka eta M.ª Irene de Carlos Ayerra andrearen aurka, diru kopuru hauek erreklamatzeko: 288.910,05 euroko printzipala, gehi interes eta kostuetarako kalkulatu diren 86.600?00 euro, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa. Autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako idazkaritzan 2012ko martxoaren 1eko eguerdiko hamabietan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

Lehenbizikoa.-Posturak egiteko baldintzak: enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Banesto bankuaren gordailu eta kontsignazioen 0030 8025 90 0000 0000 00 kontuan, oharretan 3161 0000 06 0444 11 erreferentzia jarriz, enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztu beharko dute. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adieraziko da diru-sarreraren gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak). Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea postura onenaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Bigarrena.-Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

Hirugarrena.-Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).

Laugarrena.-Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean.

Bosgarrena.-Enkantean jartzen diren higiezinak errentan emanak daude.

Seigarrena.-Betearazpenpekoak non diren ez jakiteagatik zitazioaren jakinarazpena egiterik ez balego ere, honako hau egiten da jakinarazteko balio izan dezan.

Enkantean jartzen diren finkak:

Finka bat Iruñeko mugapean.

Hiri finka: Iruñean den etxebizitza, Lucea Doktorearen kaleko 2an. 64,68 m²-ko azalera du.

Inskripzioa: Iruñeko 1. Jabetza Erregistroa, 1337. liburukia, 808. liburua, 17. orria, 35.513. finka.

Balorazioa.-Ehun eta berrogeita hamar mila, berrehun eta laurogei euro.-150.280,00 euro.

Finka bat Zangozako mugapean:

Hiri finka: Zangozan den etxebizitza, Nuestra Señora de Rocamador kaleko 39an. Trasteleku bat (4. zenbakiduna) du erantsia.

Inskripzioa: Agoizko Jabetza Erregistroa, 2831. liburukia, 129. liburua, 15. orria, 4.998. finka.

Balorazioa: ehun eta hogeita hemezortzi mila, zazpiehun eta hogei euro.-138.720,00 euro.

Iruñean, 2011ko azaroaren 21ean.-Idazkari judiziala, Mónica Pérez Orozco.

Iragarkiaren kodea: J1119099