247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

292/2011 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, azaroaren 4ko 192/2011 Ebazpena aldatzen duena.

Azaroaren 4ko 192/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen eta Frantziako Pirinio Atlantiarreko Departamentuaren arteko mugaz gaindiko trukerako hezkuntza programaren deialdia onetsi zen. Aipatutako deialdiaren laugarren oinarrian eskaerak aurkezteko ezartzen den epeak ez duenez biderik ematen ikastetxeek parte-har dezaten, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak hura aldatzeko txostena aurkeztu du.

Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen uztailaren 18ko 817/2011 Foru Dekretuak esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatearen eta Frantziako Pirinio Atlantiarreko Departamentuaren arteko mugaz gaindiko trukerako hezkuntza programan parte hartzea eskatzeko ezarritako epea aldatzea.

Hau dioen lekuan: "2011ko azaroaren 25a baino lehen".

Honela behar du: "2011ko abenduaren 22a baino lehen".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera eta Argibide Bulegora behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko abenduaren 12an.-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1119970