247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 939/2011 hitzezko judizioa (PZL 2000)

Aditzera ematen da goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, utzarazpena dela-eta (maizterrak), eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Baiesten dut M.ª Jesús Arricivita Oses prokuradore andreak Canal Ezcaba 1 Sociedad Limitadaren izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, eta, horrenbestez, deklaratzen dut suntsiarazita dagoela Antsoaingo José María Jurío kaleko 17an dagoen lokala (1. bulegoa) alokatzeko kontratua, demandatzailea eta auzi-ihesean den Juan Carlos Irurzun Domínguez de Vidaurreta jauna lotzen zituena. Deklaratzen dut demandatuak lokal hori utzi behar duela, eta ohartarazten diot hala egiten ez badu bota eginen dutela beraren kargura.

Juan Carlos Irurzun Domínguez jauna kondenatzen dut demandatzaileari 2.044,95 euro (bi mila eta berrogeita lau euro eta laurogeita hamabost zentimo) ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, gehi 500 euro (bostehun euro) hilean edukitza itzuli arte, eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Eta Juan Carlos Irurzun Domínguez Vidaurretari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko azaroaren 22an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1119094