247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 793/2011 judizio arrunta

Francisco Javier Isasi Barbierrek, idazkari judizialak,

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

222/2011 epaia. Iruñean, 2011ko azaroaren 3an.

José Antonio González González jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 793/2011 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Autocares Ibargoiti S.L.k sustatu du auzia, Carmen Hualde Escujuri prokuradore andreak ordezkatuta eta Carlos Etxeberria Apesteguia legelari jaunak lagunduta, Marta Ruiz de Mendoza Marqueta eta Jaime Fortun Sola jaun-adreen aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko.

Epaitza:

Baiesten dut Hualde prokuradore andreak, Autocares Ibargoiti S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean deklaratu diren Marta Ruiz Mendoza eta Jaime Fortín Sola jaun-andreen aurka jarritako demanda. Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 19.421,58 euro ordaintzera (diru kopuru horrek, itundutakoaren arabera, %10eko interesa sortuko du zorra kitatu arte). Era berean, demandatua kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Eta Marta Ruiz de Mendoza Marqueta eta Jaime Fortun Sola jaun-andreei jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko azaroaren 15ean.-Idazkari judiziala, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1118889