247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 1166/2010 hitzezko judizioa (PZL 2000)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

"181/2011 epaia. Lizarran, 2011ko azaroaren 14an.

Nik, Eva M.ª Gil Gonzálezek, Lizarrako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile titularrak, idazpuruan ageri den zenbakiarekin erregistratutako hitzezko judizioaren autoak aztertu ditut, epaitegi honetan bideratzen ari baitira. M.ª del Puy Oronoz Garde prokuradore andreak sustatu du auzia, Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxearen izenean eta hura ordezkatuz, Ignacio García de Eulate legelari jaunaren zuzendaritzapean, auzi-ihesean deklaratu diren Ángel Samper Suescun jaunaren eta Bárbara Cremades García andrearen aurka. Hona hemen emandako.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeak prozesuko bere ordezkaritzaren bitartez jarritako demanda, auzi-ihesean deklaratu diren Ángel Samper Suescun jaunaren eta Bárbara Cremades García andrearen aurkakoa, eta, horrenbestez,

1.-Ángel Samper Suescun jauna eta doña Bárbara Cremades García andrea kondenatzen ditut 3.240,70 euro ordaintzera.

2.-Kondenatzen ditut, halaber, sortutako legezko interesak ordaintzera, ebazpen honen hirugarren oinarrian ezarritakoarekin bat.

3.-Azkenik, prozedura honetan sortutako prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen ditut.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, jakinarazi eta hurrengo hogei eguneko epean, epaitegi honetan idazkia aurkeztuta, legez eskatutako gordailua jarri eta gero (50 euro).

Igor bedi ebazpen honen lekukotza eta erants bekio auzi honi. Jatorrizkoa epaitegiko Epaien Liburuan erregistratuko da.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut."

Eta Bárbara Cremades Garcíari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2011ko azaroaren 15ean.-Idazkari judiziala, Carlos Javier Asín Basarte.

Iragarkiaren kodea: J1119096