247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Gobernu Idazkaritza. Ediktua

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2011ko azaroaren 30eko bileran hartutako erabakia.

"Bigarrena.-Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan eta horiekin bat datozen Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren artikuluetan xedatutakoarekin bat, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

1.-Galipentzuko Bake Epaitegia: Francisco Javier Mateo Ferrer jauna, 15849469-P NAN zenbakia duena, eta Javier Sola Remon jauna, 72671976 NAN zenbakia duena, epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

2.-Untzueko Bake Epaitegia: Daniel Pérez Palazon jauna, 18153863-D NAN zenbakia duena, eta Inmaculada Otazu Andueza andrea, 15826696-M NAN zenbakia duena, epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

3.-Oltzako Bake Epaitegia: José Joaquín Medrano Artola jauna, 18200753-W NAN zenbakia duena, epaile titular.

4.-Murillo el Frutoko Bake Epaitegia: Irene Gurpegui Jiménez andrea, 52443226-Y NAN zenbakia duena, epaile titular.

5.-Armañantzaseko Bake Epaitegia: Angel Martínez Sagasti jauna, 15778139-R NAN zenbakia duena, ordezko epaile.

Iruñean, 2011ko azaroaren 30ean.-Gobernu idazkaria, Mercedes Vitrian Arigita.

Iragarkiaren kodea: J1119625