247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2010-P-1364

La Posada erabiltzaileen elkarteak honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 4,5 metroko sakonera duen putzu bat da, Ebro ibaiaren ezkerraldean, polizia-eremutik kanpo, Recajo alderdian (30. poligonoa, 39. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa xurgapen elektrikoko hiru ponpak osatuko dute, bakoitza 1,5 ZP-koa eta 0,55 l/s-ko uneko emariarekin. Ura etxerako erabiliko da, ez edateko, 24 pertsonarentzat (nekazaritzako biltegiak), 30. poligonoko 241., 242. eta 244. lurzatietan, Vianako udal mugapean (Nafarroa). Urtean 174 m³ aterako dira guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,001 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilabetean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko urriaren 3an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1118885