247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

264/2011 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, baimena ematen duena diru-laguntzak ordaintzeko curriculum egokituko kanpo unitateetan eskolatze partekatuaren modalitateko ikasle adingabeak hartzen dituzten ikastetxeei. Diru-laguntza horiek 2011rako finkatutako modulu ekonomikoaren %15 egiten dute.

Ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautu zen, eta otsailaren 13ko 47/2009 Ebazpenaren bidez, etapako helburu nagusiak lortzeko moduko hezkuntza-neurri bereziak behar dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako Curriculum Egokituko Programaren antolamendua eta prozedura arautzen duten jarraibideak onetsi ziren.

2011. urteko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2010 Foru Legeak "Haur eskolatugabeentzako arreta zentroak: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoitz lantegi-eskola" izeneko kontu-sail bat dauka.

2010eko maiatzaren 3an, lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten Hezkuntza Departamentuak eta "Ilundain-Haritz Berri" fundazioak curriculum egokituko programetan, Behaketa eta Abegi Zentroan eta Neurri Judizialak Betetzeko Zentroan arreta jasotzen duten adingabeentzako hezkuntza neurriak antolatzeko. Hitzarmen horretan Lehen Hezkuntzako maisu-maistren kategoria duten prestatzaileen lanaldi bat eta erdiko dotazioa jasotzen da.

Martxoaren 10eko 101/2011 Ebazpenaren bidez, diru-laguntzaren 2011ko modulu ekonomikoa luzatu zen, eta 2011ko urtarriletik abuztura bitarteko diru-laguntzak eman zitzaizkien 2010-2011 ikasturtean curriculum egokituko kanpoko programak baimenduta dituzten zentroei; bestetik, uztailaren 5eko 355/2010 Ebazpenaren bidez, Lehen Hezkuntzako maisu-maistren kategoriako prestatzaileen modulua finkatu zen, Behaketa eta Abegi Zentroko eta Neurria Judizialak Betetzeko Zentroko ikasleentzako arreta osatzeko.

Aipatutako lehenengo ebazpenaren 5. puntuan zehazten dira diru-laguntza hartzen duen entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari 2011ko urriaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dizkion agiriak, moduluaren %15 hartuko badu.

Agiriak aurkezteko epea bukaturik, zentroek behar diren agiriak aurkeztu dituzte, aurkibidea, gastuen zerrenda eta fakturen fotokopiak barne.

Departamentu honetako Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu modulu ekonomikoaren %15 adinako diru-laguntza ordain dezatela.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondotik aipatzen diren irabazi-asmorik gabeko entitateei 149.199,19 euro ordain diezaietela agintzea. Diru kopuru hori martxoaren 10eko 101/2011 Ebazpenaren bidez baimendutako zenbatekoei dagokie, eta 2010-2011 ikasturteko diru-laguntzak osatzeko izanen da (diru-laguntzen %15).

IFZ

IKASTETXEA

UNIT.

ORDAINKETA

G31725484

Haritz Berri baserri-eskola

(40000126 kontabilitate espedientea)

3

40.680,08

G31725484

Haritz Berri baserri-eskola

(40000126 kontabilitate espedientea)

1,5

8.216,57

G31780562

Etxabakoitz lantegi-eskolaren Fund.

(40000127 kontabilitate espedientea)

2

27.120,05

R3100108D

Puente ikastetxea

(40000127 kontabilitate espedientea)

2

27.120,05

G31729114

"La Ribera"

(40000127 kontabilitate espedientea)

2

27.120,05

G31279961

Lantxotegi lantegi-eskola

(40000127 kontabilitate espedientea)

1

13.560,03

G71005235

El Castillo lantegi-eskola

(40000127 kontabilitate espedientea)

1

5.382,36

GUZTIRA

149.199,19

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordain-aginduak emateko, guztira 149.199,19 euro ordaintzeko, 2011ko ekitaldirako gastuen aurrekontuko "Haur eskolatugabeentzako arreta zentroak: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoitz lantegi-eskola" izeneko 410003-41140-4811-322D02 kontu-sailaren kargura (aipatutako espedienteak).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

4. Ebazpen hau igortzea entitate interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari, Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko azaroaren 22an.-Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: F1119317