247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra.
Erreferentzia: 2011-O-1080

Adrián Abaigar Álvarez de Eulatek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Adrián Abaigar Álvarez de Eulate.

Xedea: finka ixtea.

Ibilgua: La Yasa erreka (Valverde erretena).

Alderdia: 7. poligonoko 397. lurzatia.

Udalerria: Los Arcos (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da abeltzaintzako nabea eta ureztatzeko idoia eraikitzea eta itxitura paratzea Los Arcoseko 397. eta 398. lurzatietan, Valverde erretenaren ezkerraldean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko azaroaren 7an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1118690