247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-O-687

Dorreko benta-Zulueta, 7. eremuko Birzatiketa Batzordeak ondoko ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Dorreko benta-Zulueta, 7. eremuko Birzatiketa Batzordea.

Xedea: Dorreko benta-Zulueta, 7. industria eremua urbanizatzeko proiektua.

Ibilgua: izenik gabeko erreka.

Udalerria: Dorre-Noain (Elortzibar)/Noain (Elortzibar) (Nafarroa), Zulueta-Noain (Elortzibar)/Noain (Elortzibar) (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da Dorre-Elortzibarko 7. eremua urbanizatzea, sareak ezarriz eta euri uren sareko isurketa izenik gabeko errekara eginez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko azaroaren 7an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1118673