247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-O-1191

Jesús Ignacio Larrainzar Ridruejok honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jesús Ignacio Larrainzar Ridruejo.

Xedea: lurra botatzea.

Ibilgua: Sadar ibaia.

Alderdia: Pasaje.

Udalerria: Zolina-Aranguren (Nafarroa).

Eskatutako jarduketa da 6.000 m³ landare lur botatzea, 0,3 metrotik 0,8 metrora bitarteko geruza bat, 4. poligonoko 667. lurzatian, Sadar ibaiaren eskuinaldean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko azaroaren 7an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1118593