247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2004-P-780

Ebroko Ur Konfederazioak 2011ko azaroaren 2an emandako ebazpenaren bidez, Félix Jaime Michitorena Sotori eta Javier Michitorena Sotori ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Gesalatzen (Nafarroa), Pisitoki izeneko alderdian, 14. poligonoko 57. lurzatian dagoen putzu batetik, Ubagua ibaiaren (90123160802) ezkerraldean, ibilguen polizia-eremuan, ura hartzeko. Urtean, gehienez ere 715 m³-ko bolumena hartzeko eskaera egin da, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (abuztua) 0,1 l/s-koa izanen da, udal mugape horretan berean, 14. poligonoko 57. eta 58. lurzatietan dauden baratzeak, 0,13 hektarea, uholdeka ureztatzen erabiltzeko. Aipatu ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2011ko azaroaren 2an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1118456