247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2006-P-1075

Ebroko Ur Konfederazioak 2011ko azaroaren 2an emandako ebazpenaren bidez, Huerta Grande ureztatzaileen elkarteari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Gesalatzen (Nafarroa), Huerta Grande alderdian, 5. poligonoko 639. lurzatian dagoen iturburu batetik, Ubagua ibaiaren (90123160802) ezkerraldean, polizia-eremutik kanpo, ura hartzeko. Urtean, gehienez ere 2.200 m³-ko bolumena hartzeko eskaera egin da, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hileetan (uztaila eta abuztua) 0,082 l/s-koa izanen da, udal mugape horretan berean, 15. poligonoko 633., 634., 635., 636., 637., 639. eta 642. lurzatietan dauden fruta-arbolak eta baratzeak, 0,6799 hektarea, uholdeka ureztatzen erabiltzeko. Aipatu ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2011ko azaroaren 2an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1118455