247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-S-792

Eritzeko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Eritzeko Kontzejua.

Xedea: Eritzeko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Urepel erreka (Ultzama ibaia).

Isurketa eginen den udal mugapea: Atetz (Nafarroa).

Isurketak 2.600 m³ egiten ditu urtean; dekantazio-digestio bidez araztu ondoren, urak Urepel errekara isurtzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen fotokopia, berriz, Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko urriaren 18an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1118413