247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

262/2011 FORU AGINDUA, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 9ko 61/2011 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdietako gastua, hots, plastiko biodegradagarrizko estalkiaren teknika sustatzeko laguntzena eta hemengo abere arrazak ekoizteko sistemak araubide estentsiboetan sustatzeko laguntzena, 2012ko gastuen aurrekontuari egoztea xedatzen duena, hain zuzen, 2011ko gastuen aurrekontuko "NGPan sarturik ez dauden nekazaritza eta ingurumen arloko neurriak" izeneko 710001 71230 4700 414203 kontu-sailaren balio berekoa izanen den kontu-sailari.

Nafarroako Foru Komunitateari aplikatu beharreko aurrekontu-egonkortasunaren gaineko araudiarekin bat, Nafarroako Gobernuak, 2011ko irailaren 7an, 2011. ekitaldirako beste gastu-muga bat ezarri du, aurrekontu-egonkortasunaren helburua betetzen dela bermatzeko.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuari dagokionez, Nafarroako Gobernuaren erabaki hori aplikatu ahal izateko, beharrezkoa da laguntza deialdi batzuk 2012. urtera eramatea.

Erabaki hau, beraz, aurrekontu-egonkortasunaren helburuak bete beharra dagoelako hartu da, eta deialdia onetsi zen unean aurreikusi ezinezko ohiz kanpoko egoera dagoelako.

2011ko azaroaren 9an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak baimendu du urte anitzeko gasturako konpromisoa hartzea foru agindu honen xederako, Ogasun Publikoari buruzko Foru Legearen 40.5 artikuluarekin bat.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 9ko 61/2011 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdietako gastua, hots, plastiko biodegradagarrizko estalkiaren teknika sustatzeko laguntzena eta hemengo abere arrazak ekoizteko sistemak araubide estentsiboetan sustatzeko laguntzena, 2012ko gastuen aurrekontuko honako kontu-sail honi egoztea: 2011ko gastuen aurrekontuko "NGPan sarturik ez dauden nekazaritza eta ingurumen arloko neurriak" izeneko 710001 71230 4700 414203 kontu-sailaren balio berekoa den kontu-sailari. Hortaz, baliorik gabe uzten da 2011ko gastuen aurrekontuaren kargura 343.000 euroko gastua egiteko baimena, 61/2011 Foru Agindu haren bidez onetsi zena.

2. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko azaroaren 25ean.-Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1119290