247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA

Iragarkia. Ondasun higigarrien enkantea (TVA-404)
(127/11 enkante-espedientea)

Nafarroako Diru-bilketa Exekutiboko 2. unitateko buruak.

Aditzera ematen du: María Alexandra Morales Suing zordunaren aurka, Gizarte Segurantzarekiko zorrak direla-eta, nire ardurapeko unitate honetan instruitzen ari den premiamendu-espediente administratiboan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko probintzia zuzendariak honako hau eman du:

"Probidentzia: aipatu zordunari ondasun higigarri batzuk enbargatu zaizkio bere aurka bideratu den premiamendu-prozedura administratiboan, eta 2011ko azaroaren 11n baimena eman da ondasun horien enkantea egiteko. Horrenbestez, egin bedi enkantea 2012ko urtarrilaren 18ko 09:30ean, Iruñeko Oliveto kondearen etorbideko 7an, 5. solairuan, eta tramiteak eta enkantea bera egitean bete bitez Gizarte Segurantzaren Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 114. artikulutik 121.era bitartekoetan ezarritako arauak. Erregelamendu hori ekainaren 11ko 1415/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (ekainaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Erantsitako zerrendan ageri dira saldu beharreko ondasun enbargatuak eta enkantea hasteko prezioa.

Jakinaraz bekie probidentzia hau zordunari, enbargatutako ondasunen gordailuzainari, ezkontideari, jabekideei, hartzekodun hipotekario eta pignoratizioei eta Gizarte Segurantzaren eskubidea sortu aurretik egindako enbargo-idatzoharren titularrei. Berariaz adieraziko zaie esleipenaren aurretik noiznahi askatzen ahal dituztela enbargatutako ondasunak, zorra osorik ordainduz, printzipala, errekargua, interesak eta prozedurako kostuak barne, eta hala eginez gero ondasunen enkantea bertan behera utziko dela."

Probidentzia hori betez, iragarki hau argitaratzen da eta enkantean parte hartu nahi dutenei honako hau ohartarazten zaie:

1.-Erantsitako zerrendan ageri dira, lotetan banaturik, besterendu behar diren ondasun enbargatuak eta enkantea hasteko prezioa.

2.-Ondasunak María Alexandra Morales Suingen esku daude, gordailuzaina baita, eta ikusgai egonen dira Uxueko Andre Maria kaleko 5ean, beheko solairuan (31011 Iruña) 2011ko abenduaren 18tik 2012ko urtarrilaren 16ra arte, 09:00etatik 14:00etara. Ikustera joan aurretik eskaera egin behar zaio Diru-bilketa Exekutiboko Unitate jarduleari.

3.-Erregistro publikoetan inskribatzeko moduko ondasunen kasuan, lizitatzaileek espedientera ekarri diren jabetza tituluekin konformatu beharko dute eta ez dute eskubiderik izanen besterik eskatzeko; ondasunak Erregistroan inskribaturik ez badaude, esleipen eskritura behar adinako titulua izanen da inmatrikulazioa egiteko, Hipotekei buruzko Legearen 199. b) artikuluak xedatzen duen moduan; eta hala behar den gainerako kasuetan, lege horren VI. tituluak agintzen duen eran jokatu beharko dute, hala nahi badute.

4.-Lehentasunezko zamak, halakorik bada, bere horretan geldituko dira, eta errematearen prezioa ez da haiek azkentzeko erabiliko.

5.-Posturak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak ezarritako eredu ofizialean eginda eta gutun-azal itxian sartuta aurkeztu behar dira, eta 2012eko urtarrilaren 17ko 14:00ak arteko epea dago aurkezteko.

Ondasun bakoitzeko edo ondasunen lote bakoitzeko lizitatzaileek postura bat aurkeztuko dute gutun-azal itxi banatan. Gutun-azalaren kanpoaldean ondasunaren edo lotearen zenbakia jarriko dute eta barnean agiri hauek sartuko dituzte: nortasun agiri nazionalaren kopia edo atzerritarraren identifikazio agiriarena; ordezkaritza frogatzeko agiria, hala behar denean; eta posturaren zenbatekoa, interesdunaren sinadurarekin.

Eskaintza aurkeztearekin batera lizitatzaileek gordailua egin behar dute, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren izenean egindako txeke adostu bat erantsiz postura bakoitzari. Gordailuaren zenbatekoa enkantea hasteko prezioaren %25 izanen da.

6.-Enkantearen ekitaldian ahozko posturak egiten ahalko dira, hasierako prezioaren %75etik gorakoak betiere, eta hala egiten dutenek berehala hasierako prezioaren %30eko gordailua utzi beharko dute, ez badute aldez aurretik beste posturaren bat gutun-azal itxian aurkeztu eta zegokion gordailua egin.

7.-Ahozko eskaintza batetik besterako igoera hasierako prezioaren %2 izanen da gutxienez.

8.-Esleipen-hartzaileak, esleipen egunaren ondoko bost egun balioduneko epean, esleipen prezioaren eta egindako gordailuaren arteko diferentzia ordaindu beharko du, dirua kontuan sartuz, edo txeke adostu bat eginez Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren izenean edo banku transferentzia eginez, eta bestela gordailua galduko du. Gainera, esleipena baliogabetzeak dakartzan galerak gordailuaren zenbatekoa baino handiagoak badira, erantzukizuna eskatzen ahalko zaio.

9.-Ondasunak esleitu gabe daudelarik edozein momentutan zorra, interesak, errekarguak eta prozedurako kostuak ordaintzen badira, enkantea bertan behera utziko da eta gordailututako txekeak itzuliko dira.

10.-Zordunak eskubidea du enkantearen ekitaldian egin diren posturak hobetuko dituen hirugarren bat aurkezteko, gorago aipatutako Erregelamenduaren 120. artikuluko 5. idatz-zatian ezarritakoarekin bat. Enkantearen egunetik aurrera hiru egun balioduneko epea izanen du hori egiteko.

11.-Esleipenaren ziurtagiria edo salmentaren eskritura publikoa eman aurretik, eta gehienez ere 30 eguneko epean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak lehentasunez erosteko eskubidea erabiltzen ahalko du. Kasu horretan, enkantean jarritako ondasuna berari esleituko zaio, horrela jakinaraziko zaie zordunari eta esleipen-hartzaileari, eta azken horri gordailua itzuliko zaio, baita ordaindutako prezioaren gainerako zatia ere.

12.-Esleitutako ondasunaren jabetza eskualdatzeko gastuak, tartean zergak eta erregistro gastuak, esleipen-hartzailearen kargura izanen dira betiere.

13.-Iragarki honen bidez, helbide ezezaguna duten zordunei jakinarazi zaiela ulertuko da, legezko ondorio guztietarako.

14.-Enkanteari buruzko iragarki honetan berariaz xedatu ez den orotan, goian aipatutako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa beteko da.

Oharrak:

-Ulertuko da ediktu honen bidez jakinarazi zaiela, legezko ondorio guztietarako, zordunari ez ezik, gordailuzainari eta ezkontideari ere, helbide ezezaguna badute.

-Gordailurako txekeen data postura aurkeztu baino bi egun lehenagokoa izanen da gehienez ere (Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 118.2 eta 22. artikuluak).

Jakinarazitako egintzak ez du administrazio bidea amaitzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Probintzia Zuzendaritzari zuzendua, hilabeteko epean, interesdunak jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera, hala xedatzen baitu 34. artikuluan Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginak, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsiak (ekainaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Errekurtsoa jarrita ere, premiamendu prozedura ez da etenen zorra ordaintzeko bermerik aldez aurretik ematen ez bada. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabetera, berariazko ebazpenik ez bada, errekurtsoa ezetsi dela ulertu ahal izanen da, horrela xedatzen baitu Gizarte Segurantzaren Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 46.1 artikuluak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (azaroaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) 115.2 artikuluari dagokionez. Hala jakinarazten da 30/1992 Legearen 42. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritakoaren ondorioetarako.

Iruñean, 2011ko azaroaren 14an.-Unitateko burua, Juan Carlos Riezu Barasoain.

ENKANTEAN JARTZEN DIREN ONDASUNEN ZERRENDA

Zorduna: María Alexandra Morales Suing.

Lotearen zenbakia: 1.

-Objektuen kopurua: 1. Deskripzioa: hozkailu-erakustokia, beiraduna, Linde markakoa eta 2 metrokoa. Tasazio balioa, 980,00. Lehentasunezko karga: 0,00. Ondasunaren balioa: 980,00.

-Objektuen kopurua: 1. Deskripzioa: pisu elektronikoa, Sugin markakoa. Tasazio balioa, 70,00. Lehentasunezko karga: 0,00. Ondasunaren balioa: 70,00.

-Objektuen kopurua: 1. Deskripzioa: hozkailu bertikala, ate beiraduna duena. Tasazio balioa, 128,16. Lehentasunezko karga: 0,00. Ondasunaren balioa: 128,16.

-Objektuen kopurua: 1. Deskripzioa: hozkailu bertikala, 2 ate beiradun dituena. Tasazio balioa, 178,89. Lehentasunezko karga: 0,00. Ondasunaren balioa: 178,89.

-Objektuen kopurua: 1. Deskripzioa: kutxa erregistratzailea, pantaila, teklatu eta CPU barne. Tasazio balioa, 51,00. Lehentasunezko karga: 0,00. Ondasunaren balioa: 51,00.

Lotearen balioa: 1.408,05 euro.

Enkantea hasteko prezioa: 1.408,05 euro.

Iragarkiaren kodea: E1118714