247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2012ko ekitaldiko plantilla organikoa

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2011ko abenduaren 14an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2012ko ekitaldiko plantilla organikoa. Idazkaritzan (San Salvador karrika, 11-behea; Tafalla) egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik egon ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Tafallan, 2011ko abenduaren 15ean.-Mankomunitateko burua, Francisco M.ª Irizar Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1119800