247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITAKO ETA ALESBESKO ADMINISTRAZIO
ZERBITZUEN BATASUNA

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Cadreitako eta Alesbesko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren Batzarrak, 2011ko azaroaren 23ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko 2011ko aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Cadreitan, 2011ko azaroaren 29an.-Burua, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1119417