247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

159/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, 2011ko Nafarroako gizarte zerbitzuen kalitaterako IV. sarirako dei egiten duena.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren otsailaren 28ko 62/2011 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako gizarte zerbitzuen kalitaterako sariaren laugarren ediziorako deialdia egin eta oinarri arautzaileak onetsi ziren.

2011ko urtarrilaren 20ko txostenak proposatzen du "Nafarroako gizarte zerbitzuen kalitaterako IV. saria" arautzen duen foru agindua onestea eta, horretaz gainera, ezartzen du Tomás eta Lydia Recari García Fundazioak zuzenean ordainduko dizkiela bi modalitateetako irabazleei sari bakoitzeko hiru mila euroak.

2011ko azaroaren 8an, Nafarroako gizarte zerbitzuen kalitaterako sariaren laugarren edizioko epaia eman zuen epaimahaiak.

Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak eman duen aldeko txostena ikusirik.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa onesten duen uztailaren 5eko 61/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako gizarte zerbitzuen kalitaterako IV. saria, gizarte zerbitzuen erabiltzaileei laguntzeko modalitatean, Lizarrako San Jerónimo zahar etxeari ematea, "Eliminación de Sujeciones" izeneko jardunbide egokiarengatik.

2. Nafarroako gizarte zerbitzuen kalitaterako IV. saria, zentro eta/edo zerbitzuetako langileen enpleguaren kalitatearen modalitatean, Asociación Navarra Nuevo Futuro elkarteari ematea, "Herramienta de gestión del estrés: los espacios de supervisión" izeneko jardunbide egokiarengatik.

3. Ordainketa Tomás eta Lydia Recari García Fundazioak eginen du zuzenean. Fundazio horrek Nafarroako Gobernuarekin batera finantzatzen du saria.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Lizarrako San Jerónimo zahar etxeari eta Nuevo Futuro Elkarteari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; aditzera ematen da foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta horren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau igortzea Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusira, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Kontabilitate Zentrora, eta Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Tomás eta Lydia Recari García Fundazioari jakinaraztea, sari bakoitzeko hiru mila euroak ordaintzeko bi modalitateetako irabazleei.

Iruñean, 2011ko azaroaren 14an.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.

Iragarkiaren kodea: F1118797