247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2012ko tarifen eguneratzea, Mendikur kirolgunean egiten diren jardueretarako. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2011ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mendikur kirolgunean egiten diren jardueren tarifen eguneratzea, 2012rako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, tarifetan onetsitako eguneratzea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, tarifak behin betikoz onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2011ko azaroaren 28an.-Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1119431