247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hirigintzako hitzarmena Nafarroako Garun Lesioko Elkartearekin (ADACEN). Hasierako onespena

Kontuan izanik prestatu den hirigintzako hitzarmena, Orkoiengo Udalak eta Nafarroako Garun Lesioko Elkarteak (ADACEN) sinatzekoa, Udalak katastroko 1. poligonoko 1017. lurzatiko lurrak ekipamenduetako erabilerarako izateko; halaber, Planeamenduan udal katastroko 1392, 1399 eta 1017. lurzatien gaineko aldaketa egiteko hirigintzako tramitazioak dakartzan kostuen %50 ordaintzeko, eta ADACENi lagatzeko katastroko 1399. lurzatiko 1.101,17 m², hartutako garun lesioa duten pertsonendako laguntza zentroa eraikitzearren. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Udalak, 2011ko azaroaren 24an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen,

ERABAKIA:

1.-Hasiera batean onestea kudeaketako hirigintza hitzarmen aipatua; haren bidez Nafarroako Garun Lesioko Elkarteak (ADACEN) Orkoiengo Udalaren esku uzten ditu katastroko 1017. lurzatiko lurrak, ekipamenduetako erabilerarako; halaber, Planeamenduan katastroko 1392, 1399 eta 1017. lurzatien gaineko aldaketa egiteak dakartzan kostuen %50aren ordainketa xedatzen da, eta ADACENi lagatzen zaizkio katastroko 1399. lurzatiko 1.101,17 m², laguntza zentroa eraikitzearren.

2.-Hitzarmen hau jendaurrean egonen da hogei egunean, interesdunek edukia aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten. Horretarako ematen da argitara ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, komunitateko egunkari batean eta Udalaren iragarki oholean. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

3.-Udal katastroko 1399. lurzatiko 1.101,17 m² horien besterengarritasuna deklaratzea, aldez aurretik.

Orkoienen, 2011ko azaroaren 28an.-Alkate udalburua, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1119416