247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Katastroko aldaketa

Alkatetzaren 2011ko azaroaren 28ko ebazpenaren bitartez, ofizioz abiarazi zen Leringo Udaleko landalurreko eta hirilurreko ondasunen katastroak aldatzeko prozedura, honako honen inguruan: sakabanatuen altak, azpieremuen altak eta bajak, obra berriak, hiri unitateen altak eta bajak, xede aldaketak eta berritzeak, hirilurreko ondasunen katastroari dagokionez; eta landalurreko ondasunen katastroari dagokionez, lurzatien altak eta bajak, eta labore motaren aldaketa.

Iragarki honen bidez, aditzera ematen zaie interesdunei katastroko mantentze-lan horren espediente osoa Udalaren Idazkaritzan dutela eskura, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hilabetez azter dezaten, bulego orduetan, eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lerinen, 2011ko azaroaren 28an.-Alkatea, Marcelino Azcoiti Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1119414