247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

3E unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2011ko azaroaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren Hirigintza Planeko 3e unitatea urbanizatzeko proiektua, unitate horren jabeek sustatua; behin betiko onesteko baldintza izanen da aldez aurretik Udalari jakinaraztea jabeek obretako zer zuzendaritza tekniko fakultatibo hautatu duten, hark koordinatuko baitu urbanizazio obra unitate mugakideekin: Udalaren Hirigintza Planeko 4.a (A eta B), 2-Iparra eta 2-C (139. lurzatia) eta 2. unitatea (136. lurzatia).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, proiektua eta hura onesteko erabakia jendaurrean egonen dira hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Espresuki ohartarazten da ezen, delako epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik eta obretako zuzendaritza fakultatiboa izendaturik, behin betikoz onetsiko dela, betiere agindutako gainerako baldintzak bertan bildurik.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4 eta 5-a) idatz-zatietan xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala, saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Larragan, 2011ko azaroaren 29an.-Alkate udalburua, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1119401