247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Espedientea abiaraztea, Nagoreko Kontzejuari bidearen puska bat doan lagatzeko, egungo Kontzejuetxea handitzearren

Artzibarko Udalak, 2011ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, ondotik heldu den xedapen zatiko erabakia hartu zuen:

1. Nagoreko 5. poligonoko 407. lurzatiko bidearen puska bat (90010. lurzatia, npbgis Nafarroa) besterengarri dela deklaratzea. Lurzati hori Nagoren dago eta helburua da Kontzejuaren egungo eraikina handitzea, ondasun izaerakoa baita kalifikazio juridikoa aldatzearen ondorioz.

2. Prozedura hastea Nagoreko 5. poligonoko 407. lurzatiko gibelaldeko bidearen puska bat, 36,17 m²koa (90010. lurzatia, npbgis Nafarroa), doan lagatzeko. Helburua da Kontzejuaren egungo eraikina handitzea, honako hitz eta baldintzetan:

a) Lagapena egiten da baldin eta helburua Kontzejuetxea handitzea baldin bada.

b) Lagapena zein helburutarako egiten den, horiek gehienez ere bost urteko epean bete beharko dira.

c) Helburu hori mantendu beharko da hurrengo hogeita hamar urtetan.

d) Lurzati horren jabetza Artzibarko Udalaren ondarera itzuliko da, zuzenbide osoz. lehenago aipatutako baldintzak bete ezean.

e) Operazioa eskritura publiko baten bidez burutu beharko da Nagore Kontzejuaren onarpena jasota geldi dadin, eta jabetza-erregistroan sartu beharko da.

f) Burutze horri dagozkion gastuak Nagoreko Kontzejuak ordainduko ditu.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (Artzibarko Udalaren iragarki oholean ere argitaratuko da) bidezko alegazioak egin ahal izateko.

Artzibarren, 2011ko abenduaren 1ean.-Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1119768