247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa 2011ko plantilla organikoan.
Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2011ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, erabaki zuen hasiera batean onestea 2011ko plantilla organikoari eginiko aldaketa, izan ere idazkari lanpostuak atxikia duen hizkuntz eskakizunaren barrenean sartu egin da euskarazko C1 maila eduki beharra, gutxienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Agoitzen, 2011ko abenduaren 2an.-Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1119634