247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Aurrekontuko 2/2011 aldaketa

Adiosko Udalak, 2011ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran erabakita, 2/2011 aldaketa hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan. Kreditu gehikuntza da, eraikinen mantentze lanei dagokiena.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Adiosen, 2011ko azaroaren 29an.-Alkatea, Andrés Pérez Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1119419