247. ALDIZKARIA - 2011ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

220SIN/2011 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, "Garesko (Nafarroa) hirigunean gas naturala banatzeko sarea" izeneko proiektuan finka batzuk ukitu gabe uzten dituena.

Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 23ko 125SIN/2011 Ebazpenaren bidez, "Garesko (Nafarroa) hirigunean gas naturala banatzeko sarea" izeneko proiektua onetsi, instalazioak eraikitzeko administrazio-baimena eman eta horien onura publikoa onartu zen, nahitaez desjabetzearren eta bide zorra ezartzearren.

Gas Navarra, S.A. enpresa onuradunak adierazi duenez, proiektuan egindako aldaketaren ondorioz, zenbait finka ukitu gabe geratu dira, hain zuzen ere hauexek: PR-01 (2. poligonoa, 444. lurzatia), PR-02 (2. poligonoa, 447. lurzatia), PR-03 (2. poligonoa, 670. lurzatia) eta PR-04 (bidea). Horiek guztiak Garesko udal mugapean daude.

Azaldutakoarekin bat, Enpresako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 3025/2010 Ebazpenak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitu gabe uztea "Garesko (Nafarroa) hirigunean gas naturala banatzeko sarea" izeneko proiektuko finka hauek: PR-01 (2. poligonoa, 444. lurzatia), PR-02 (2. poligonoa, 447. lurzatia), PR-03 (2. poligonoa, 670. lurzatia) eta PR-04 (bidea). Horiek guztiak Garesko udal mugapean daude.

2. Ebazpen hau Gas Navarra S.A. enpresa onuradunari eta interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko abenduaren 2an.-Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Iñaki Morcillo Irastorza.

UKITU GABE UTZITAKO TITULARRAK, ONDASUNAK ETA ESKUBIDEAK

"Garesko (Nafarroa) hirigunean gas naturala banatzeko sarea" izeneko proiektua

FINKAREN KODEA

TITULARRAK

U.

ZORTASUNA

A. BAT. OKUP.

BALBULAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

m.l.

Un.

GARESKO U.M.

PR-02

Ezezagunak

GS

20

60

200

0

0

2

447

Larreak

F1119691

Iragarkiaren kodea: F1119691